EAJren diputatugai Markel Olano Ataunen izan da, iritziak biltzen
Markel Olanok larunbatean Beasain jaioterrian aurkeztu zuen Gipuzkoako ahaldun nagusitarako hautagaitza, EAJtik, 2015eko maiatzaren 24ko foru hauteskundeetarako. Atzo, Ataunen izan zen, alderdiko hainbat kiderekin, bertako errealitatea eta beharrak iku...
Astero Gipuzkoako herri batera joan ohi dira EAJko hautagaiak. «Hauteskundeei begira, egun osoa hartu, eta herriko atalak ikusten ditugu: ekonomikoa, kulturala, gizarte politiketakoa, elkarteek zer dioten, herritarrekin egon…», zioen Olanok, eguerdian, Bittor jatetxean bazkaltzeko gelditu zirenean.
Ataungo bisita Lizarrustin hasi zuten. Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako sailburuorde ataundarra, Carlos Ormazabal zegamarra eta Xabier Arruti ere izan ziren, Olanorekin batera. Lizarrustiko dinamika txalotu du Olanok, eta Marron kudeatzailea zoriondu du.
«Azpimarra» ekonomian
Barandiaran Museoa, Ataungo baso ustialekuak eta arratsaldean herriko industri gune bakarra ere bisitatu zituzten.
Hain zuzen, bisitetan «azpimarra» herriko arlo ekonomikoan jarriko du EAJk. «Hauteskunde programarako lerro nagusiak baditugu. Herrietan jasotakoarekin elikatuko dugu gero hori».