Mutrikun edukiontziak, Legazpin mistoa!
Igandean herri galdeketa egin zuten Mutrikun. 16 urtetik gorakoen %53k parte hartu zuen. %82 edukiontzien alde azaldu zen eta %18 sistema mistoaren alde.
Sistema misto hau gure alkateak asmatu zuen, 18 urtetik gorako legazpiarren %52k parte hartu zuen herri galdeketak behartuta.
Bai. Legazpin 18 urtetik gorako 7.115 bizilagun gara eta 3.599 zaborra edukiontzi bidez jasotzearen alde azaldu ginen. Alkatearen erantzuna, zortzi egun ondoren, sistema mistoa asmatzea izan zen. Bere ustez, %73 baino gehiago birziklatzeko aukera ematen duen sistema bakarra da. Lortzea horrenbeste kosta zitzaigun edukiontzi marroia kentzea nahi ez bagenuen, kopuru hori jarri ziguten gutxieneko bezala.
Mutrikuk Legazpirako sortutako sistema mistoa baztertu du eta Bilduk onartu egin du. Legazpirako nahi duguna, ordea, ez du errespetatu.
Zer egin dugu legazpiarrok Bilduren zigor hau jasotzeko? Hasteko, ez zuten Sasietak edukiontzi marroia jartzea baimendu. Edukiontzi hauek 2011n erosi ziren. Hala, gure zergetako 175.000 euro zabortegira bota zituzten.
Ondoren, sistema mistoa asmatu zuten. Horretarako, aitzakia asmatu zuten: errefusa atez atekoaren bidez jasota bakarrik hel daitekeela %73ra. Erabaki honekin, 95.000 euro xahutu dituzte zintzilikarioetan eta kubotan eta beste 72.000 atez ateko zabor bilketan.
Mutrikun 16 urtetik gorakoen %53k parte hartu du herri galdeketan eta alkateek kasu egitea lortu dute. Legazpin 18 urtetik gorakoen %52k parte hartu zuen eta %98,5 edukiontziak erabiltzearen alde azaldu zen. Eta hala ere, sistema mistoa inposatu digute.
Gaikako bilketa %82koa izatea lortu dugu, desobedientzia zibilarekin eta 342.000 euroko gainkostuarekin.
Mutriku BAI, Legazpi EZ. Zergatik? Zorionak Mutriku!
–Maria Jose Cantero eta beste hamahiru lagun. Legazpi.