Segurar talde bat ‘Ez dira aspaldiko kontuak’ herri antzerkia prestatzen ari da. Lourdes Imazen ideia izan da eta bera arduratu da antolatzeaz. Abenduaren 13an egingo dute emanaldia Segurako Baratze pilotalekuan, 19:30ean. Sekretuan eraman dute sekretua. Zerbaitetan ari zirela bai, baina ezer segururik ez zekien inork. «Txispa galduko luke aurrez denei kontatuz gero eta!» dio Lourdes Imazek (Segura, 1952). Baina, egun handirako egun gutxi falta diren honetan, emanaldiaren nondik norako batzuk kontatzera ausartu dira. 36ko gerra osteko egoerak eta ikastolen sorrera irudikatuko dituzte hainbat segurarrek eta Ikastolen sorrerarekin erlazio estua izan duten beste herri batzuetako hainbat lagunek antzerki bidez, orduan egin zirenak jendeak ezagutu edota gogoratu ditzan. Guztira, 32 lagun arituko dira antzezle lanetan. 2006 urtean, Segura fundatu zenaren 750. urteurrenerako antzerki bat prestatu zuen segurar talde batek. Talde berak, Erdi Aroko Festa sustatzeko antzerkitxo bat antolatu zuen gero, eta talde hartako batzuk izango dira antzerki horretako aktoreak. Ideia, aspaldikoa Eta antzerki bat sortzeko, ideia bat behar da; gidoi bat. Ideia aspaldi zerabilkien Imazek buruan bueltaka: «Antzerki historiko bat egitea ibili izan dut beti buruan. 36ko gerraren ondoren guk bizitakoak kontatu nahi izan ditut». Gerra garaitik gaur egunera eman diren aldaketa «izugarriak» dira Imazek antzezlan horren bidez ezagutarazi nahi izan dituenak. Behin [...]
CAFek Europan lortutako kontratu handiena bai kotxe kopuruari eta zenbatekoari dagokionean ere
Eraldatzen elkarteko militante feminista da Oihane Vicente (Zumarraga, 1988). Horrez gain, Irrintzi dantza taldean dantza egiten du: «Nire burua hobeto ezagutzeko aukera ematen dit dantzak». Eredutzat hartuko zenukeen emakume bat. Ereduak ondo daude, haiengandik ikasteko, baina ezin dira klonifikatu. Emakume asko hartuko nituzte eredutzat: amona, amama, ama, lagunak… Dena den, bat aipatzekotan, Aurora Iturrioz. Zaletasun bat. Dantza. Euskal dantzez gain, biodantza eta areto dantzak ere egiten ditut. Dantzarako plaza bat. Espero ez diren momentuetan sortzen diren plazak: parrandak, kalea… Film bat. 4 meses, 3 semanas y 2 dias. Liburu bat. Toti Martinez de Lezearen Mareas irakurtzen ari naiz. Musika talde bat. Zea Mays. Abesti bat. Sorotan Bele taldearen Morrisonen dantza. Janari bat. Gereziak. Amets bat. Gizarte feminista bat. Gorroto duzuna. Indarkeria. Goierriko txoko bat. Antio. Herriko alkate bazina. Urola Garaian Emakumeen Etxe duin bat eraikiko nuke. Zumarragan biziko ez bazina. Euskal Herriko leku politen batean biziko nintzateke, mendia eta itsasoa dituena.
Azken belaunaldiko erresonantzia magnetikoak egiteko gailu iraunkorra inauguratu dute Goierri-Urolako ESIa buru duen Zumarragako Ospitalean. Ekitaldian Iñigo Urkullu lehendakariak, Jon Darpon osasun sailburuak, Jon Etxeberria Osakidetzako zuzendariak, Enrique Gutierrez Osatek-eko
The post Urkulluk erresonantzia magnetikoak egiteko gailu berria inauguratu du Zumarragan appeared first on Otamotz.
Osagaiak: 300 gr irin 75 gr azukre 90 gr gurin 60 gr txerri gurina (manteka) 30 gr almendra Errezeta: Hasteko irina labean 100 gradutan sartu behar da, ordu erdi bat gutxi gora-behera, ondo lehortu eta kolore pixka bat hartu arte. Ondoren azukrea xehetu irinaren textura lortuz. Almendra ere xehetu, eta osagai guztiak ondo nahastu ore trinko bat lortu arte. Arrabola batekin bost zentimetroko lodiera duen geruza bat egin. Hortik bai labana batekin edo molde batekin polboroi txikiak atera. Polboroiak labean sartu 180 gradutan, bost bat minutu. Hoztutakoan gainekit azukre pixka bat bota, eta on egin.
Plan Orokorra osatzeko, herritarren ekarpenak jasotzeko partehartze prozesua hasi du Beasaingo Udalak. Prozesu luzea da, herria osotasunean hartu behar delako kontuan.
Bola eta toka txapelketak izango dira goizean, Gipuzkoako Bola eta Toka Federazioak antolatuta
Etorkinen bizitza ez da batere erraza. Jaioterria uztea oso gogorra da, eta zer esanik ez herrialde berri bateko bizimodura moldatzea. Urretxuko Udaleko Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiak Urretxun Bizi Gara izeneko
The post Urretxuar berrien abenturak eta kalenturak appeared first on Otamotz.
Erleak betidanik ibili dira Felix Urzelairen (Urretxu, 1932) inguruan. Haurra zelarik Legazpi eta Urretxu arteko Azkuenea baserrian erlauntzak zituen bere amak jada. Amari lekukoa hartu zion eta erlezaina izan da urtetan, baita ezti egilea ere. Santa Lutzi feria ate joka dagoen honetan, bere eztia onena dela ebatzi du behin azokako epaimahaiak, eta bitan bigarren saria jaso du. Tailerreko lanak uzten zion denboran aritzen zen erleekin. Azkuenea baserriko errepidearen beste aldean dagoen lur saila erosi zenutenean hasi zinen erlauntzekin lanean, ezta? Bai. Umea nintzela erleak inguruan izan nituen beti. Ez nituen, ordea, neuk zaintzen. Gizon bat etortzen zen aldiro, eta erleak ondo zeudela esaten zigun arren, ez genuen eztirik ateratzen. Gero, amaren anaia zaharrenari egokitu zitzaion Azkuenea baserria maiorazkoagatik. Bi urteko epean handik atera beharrean egon ginen eta pareko saila erosi genuen. Erlauntzak jarri genituen han ere eta eztia ateratzen hasi ginen. Nola gogoratzen duzu eztia ateratzen hasi zinetenekoa? Ez zen lan erraza. Eztia husteko gailurik ez genuen. Horrenbestez, nik neuk 200 kilo jasotzeko ontzi bat asmatu nuen. Gailuari esker, abaraska guztiak goitik behera garbitu ahal genituen eta eztia garbi-garbi ateratzen zen gailuak zuen motor bati esker. Aurretik zailagoa zen, abaraskak banan-banan hustu behar genituen eskuz. Puskatu egiten zitzaizkigun eta argizaria [...]
Gaztarekin zerikusia duten hamar herrik sortu dute elkartea, elkarlana sustatzeko; Idiazabalen egin dute lehen foroa, eta martxoan berriro elkartuko dira
Antza denez, 1944an, Gipuzkoako eski txapelketa antolatu zuen Candanchu Ski Club elkarteak Otzaurteko (Zegama) gainean. Bentaren atzealdeko zelaian behera ibiltzen ziren garai hartan eskiatzaileak. Oraindik ere han dago zelaia, baina dagoeneko eskiatz...
Ezkio-Itsasoren desanexio prozesua aurrera doa: udalak aldundiaren esku jarri ditu txosten juridikoa eta ekonomikoa, eta datozen hauteskundeak baino lehen herri kontsulta egitea lortu nahi dute.
Txalo produkzioen eskutik, eta Urretxu-Zumarragako Antzerki Denboraldiaren barruan, Ondoko hilobiko tipoa antzezlana aurkeztuko dute gaur, 22:30ean, Zelai Arizti aretoan, Zumarragan. Aitziber Garmendia eta Iker Galartza dira protagonistak; zuzendaria, Begoña Bilbao da.
The post ‘Ondoko hilobiko tipoa’ gaur, Zelai Ariztiko taulan appeared first on Otamotz.
Zumarragako Udalak, udalerriko zerbitzuei buruzko informazioa biltzen duen geozumarraga.net webgunean Gabonetako eskaintza bereziei buruzko informazioa jartzeko gonbitea egin die. Bide batez, webgunean beren negozioei buruzko informazioa eguneratzeko aukera dagoela gogoratu
The post GeoZumarragan agertzeko gonbitea egin diete dendariei appeared first on Otamotz.