CAFek sinatu du Herbeheretan 500 milioi eurotik gorako kontratua
CAFek Europan lortutako kontratu handienetakoa da, bai kotxe kopuruari eta baita zenbatekoari dagokionean ere. 2018erako zirkulazioan egotea espero duteCAF lantegiak sinatu du joan den urriaren amaieran esleitu zitzaion kontratua, Herbehereetan NS (Ned...
CAFek Europan lortutako kontratu handienetakoa da, bai kotxe kopuruari eta baita zenbatekoari dagokionean ere. 2018erako zirkulazioan egotea espero dute
CAF lantegiak sinatu du joan den urriaren amaieran esleitu zitzaion kontratua, Herbehereetan NS (Nederlandse Spoorwegen) enpresari Civity motako aldirietako 118 tren hornitzeko kontratua, hain zuzen ere. 500 milioi euro baino gehiagoko kontratua da, eta beste tren batzuekin zabaltzeko aukera ere biltzen du.CAFek Europan lortutako nazioarteko kontratu handiena da proiektu hori, bai kotxe kopuruari dagokionez, bai zenbatekoari dagokionez, eta CAFen historia osoan handienetako bat ere bada.
NS Herbeeretako operadore publikoa da, estatuaren jabetzakoa, eta Europako kontinentean tren-sektoreko enpresa handienetako bat da. CAFek garatutako Civity plataformaren arrakasta frogatzen du proiektu horrek.
2018rako zirkulazioan
Trenak Herbehere osoan ibiliko dira Sprinter izeneko zerbitzuetarako, eta kontsumo energetikoaren, ingurumen-zaintzaren eta segurtasun-ekipamenduen arloetan aurrerapen teknologiko guztiak izango dituzte. Irisgarritasun errazekoak izango dira eta, horrez gain, mugikortasuna murriztuta dutenentzat prestatuta egongo dira. Lehen trenak Herbeeretako trenbideetan 2018rako zirkulazioan izango direla kalkulatzen dute.