400. urteurreneko ekitaldia Idiazabalen
San Blas Txiki eguna zuten atzo Idiazabalen, jaien azken eguna, baita hiribildu titulua lortu zuteneko 400. urteurren borobila ere. Urteurrena gogoratzeko, ekitaldia egin zuen udalak, eta Argentinako Idiazabal herriko ordezkariak gonbidatu zituzten eki...
San Blas Txiki eguna zuten atzo Idiazabalen, jaien azken eguna, baita hiribildu titulua lortu zuteneko 400. urteurren borobila ere. Urteurrena gogoratzeko, ekitaldia egin zuen udalak, eta Argentinako Idiazabal herriko ordezkariak gonbidatu zituzten ekitaldira. Besteak beste, Argentinara joandako euskaldunei buruzko liburua oparitu zioten Ioritz Imaz alkateari, eta harremanetan jarraitzeko asmoa agertu zuten bi herriek. Imazek gazta eta oroigarria oparitu zizkien. Bestalde, Joxe Cruz Aranburu omendu zuten atzoko ekitaldian, aste honetan hartu baitu erretiroa. Herriko bake epailea izan da Aranburu azken 35 urteetan. Aurreskua dantzatu zioten herriko bi dantzari gaztek.