Zuritutako Txindokitik jauzia
Imanol Urrestarazu lazkaotarrak beste jauzi bat egin du parapentean. Oraingo honetan, Txindokiko puntatik egin du salto. Beherako bidean, elurrak zuritutako paisaia dotoreaz gozatzeko aukera izan du. Txindokitik egindako jauzia honako bideo honetan bildu du, irudi ikusgarriekin.