Mus txapelketa, larunbatean Zaldibian
ZALDIBIA // Larunbat honetan, 16:30ean, mus txapelketa azkarra jokatuko dute Zaldibiko Zubi Buru elkartean. Lau erregetara jokatuko dute, sei hamarreko eta hiru ustelera. Bikote bakoitzak 40 euro ordaindu behar du. Sariak bikainak izango dira. Irabazle...
ZALDIBIA // Larunbat honetan, 16:30ean, mus txapelketa azkarra jokatuko dute Zaldibiko Zubi Buru elkartean. Lau erregetara jokatuko dute, sei hamarreko eta hiru ustelera. Bikote bakoitzak 40 euro ordaindu behar du. Sariak bikainak izango dira. Irabazleek 1.300 euro eta txapelak jasoko dituzte, bigarren sailkatzen den bikoteak 700 euro, hirugarrenek 350 euro eta laugarrenek 150 euro.