Segurtasun eta ingurumenaren astea egiten ari dira Goierri Eskolan
Ikasleen artean sentsibilizazio lana egiteko xedez, IV. Segurtasuna eta Ingurumenaren Asteari hasiera eman zioten atzo Goierri Eskolan. Ikastetxeak «ukitu soziala» duen egitaraua antolatu du, ingurumenaren, segurtasunaren eta lan osasunaren inguruko ...
Atzo lan segurtasuna izan zuten hizpide eta Gurutze Gorriaren eta Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko kideak ere izan ziren bertan. Gaur Ernai gazte antolakundearen eta LAB sindikatuaren txanda izango da. Elkarrekin argitaratu duten Lan Eskubideen Gida aurkeztuko dute. Hondakinen kudeaketaz aritzeko tartea ere hartuko dute; Sasieta Mankomunitateko ordezkariak izango dituzte gonbidatu. Aeslemek Bizkarrezur Muineko Lesioak ikertzeko elkarteko kideek ere egingo dute hitzaldia. Animalien defentsan antolatutako BOJ elkartea arduratuko da Segurtasun eta Ingurumen asteari itxiera emateaz.