Lazkaoko herri baratzeak atontzeko lanean ari da udala, Zubizkitzako meandroan. Sarbideak egokitzen ari dira. Interesatuentzat izena emateko epea ere zabaldu du, apirilaren 17ra arte. Baldintzen informazioa eta izen-emate inprimakia udaletxean har lite...
Lazkaoko herri baratzeak atontzeko lanean ari da udala, Zubizkitzako meandroan. Sarbideak egokitzen ari dira. Interesatuentzat izena emateko epea ere zabaldu du, apirilaren 17ra arte. Baldintzen informazioa eta izen-emate inprimakia udaletxean har liteke, edo
lazkao.eus webgune ofizialean deskargatu. Lazkaon erroldatuta egon behar da, eta familiako inork baratzerik ez du eduki behar.