Itsasondon odola emateko aukera izango da asteartean
ITSASONDO // Gipuzkoako Odol Emaile Elkarteak odola aterako du, asteartean, Itsasondon. 18:30etik 20:30era izango da aukera, udaletxe azpian. Emaile gehiago behar direla aurreratu dute, eta inoiz eman ez dutenak joateko animatu dituzte.