Reggae musika aireratuko dute bihar bost taldek Legorretan
Gazte-Piku gazte asanbladak reggae musika estiloari eskainitako jaialdi mamitsua antolatu du, bihar. Legorretako Reggae Jaialdian bost taldek joko dute. Kontzertua 22:00etan hasiko da, Legorretako plazan kokatuko duten karpan. Sarrera 5 euro da.Giroa 1...
Giroa 19:00etan piztuko da, Mulambo batukada taldeak kalejira egingo baitu Legorretan barrena. Gauean, talde hauek ariko dira: Skakeitan, Raphael (italiarrak), Revolutionary Brothers, King Konsul & Yanu eta Sustrajah Band.