Olaberriko Udalak igogailu publikoa eraikiko du Ihurre auzoan
Olaberriko Udalak martxoaren 26ko osoko bilkuran onartu zuen Ihurre auzoan hiri igogailu bat eraikitzeko proiektua. Erabilera publikoa izango du, eta auzoaren beheko aldetik gorantz dagoen altuera gainditzeko, eskailerak saihesteko jarriko dute.Eraikit...
Eraikitzeko esleipen prozesua hasita dauka udalak. Denera 444.429,97 euro kostatuko da, BEZa barne. Obra hartzen duen enpresak bost hilabeteko epea izango du igogailua egiteko.