Partaidetza tailerra egingo dute bihar Idiazabalen
IDIAZABAL // Gipuzkoako Foru Aldundiaren Partaidetzako Aurrekontuen egitasmoa martxan dago. Eskualde bakoitzeko herritarrek aukera dute ekarpenak egiteko, bi milioi euroko aurrekontua zertan erabili erabakitzeko. Partaidetzako tailerretan parte hartzea...
IDIAZABAL // Gipuzkoako Foru Aldundiaren Partaidetzako Aurrekontuen egitasmoa martxan dago. Eskualde bakoitzeko herritarrek aukera dute ekarpenak egiteko, bi milioi euroko aurrekontua zertan erabili erabakitzeko. Partaidetzako tailerretan parte hartzea da ekarpenak egiteko modu bat. Bihar Idiazabalen izango da partaidetza tailerra, 18:30ean, udaletxean.