Gure Esku Dago Eguna ospatuko dute bihar Lazkaon, oihalak josi aurretik
Erabakitzeko eskubidea gauzatzeko ekinbidean, jostunaren eta oihalen irudiak erabiliko ditu aurten Gure Esku Dagok, Erabakia ehundu deitu dioten fasean. Lazkaon bihar ospatuko dute herri mailako festa, hurrengo asteetan garatuko dituzten ekimenen abiab...
Gure Esku Dago Egunean, eguerdi partean hasiko da jai giroa, plazan. Haur, gazte eta helduentzako jolasak izango dira, eta bazkal aurretik triki-kantu poteoa. Bazkaria plazan izango da; txartelak tabernetan erosi behar ziren, astearterako. Musikak alaituko du arratsaldea.
Ondoren, Ehuntze Eguna apirilaren 24an da Lazkaon. Euskal Herri mailan 25ean bada ere, jaiengatik aurreratu dute.