Majoriko zoru berria jarrita dago
Majori kiroldegiaren kuboko kantxan zoru berria jarri da Pazko astean. Zoru sintetikoa da, gisa honetako azpiegituretan ohikoa izaten den modukoa. Lanak Mondo Iberico enpresak egin ditu, 39.800 euroan, BEZ barne. Saskibaloian, eskubaloian eta areto fut...
Majori kiroldegiaren kuboko kantxan zoru berria jarri da Pazko astean. Zoru sintetikoa da, gisa honetako azpiegituretan ohikoa izaten den modukoa. Lanak Mondo Iberico enpresak egin ditu, 39.800 euroan, BEZ barne. Saskibaloian, eskubaloian eta areto futbolean jokatzeko egokitu da kantxa berria, baita tenisean aritzeko ere. Ordizia Zabalik prozesuan lehenetsitako proiektuetako bat izan da. Honez gain, Beti-Alai pilotalekuan ere konponketa lanak egin dira.