Jendetza Urretxuko azoka koloretsuenean
Igandean lore eta landare azoka hartu du aurten ere Urretxuko Gernikako Arbola plazak. Eguraldi ona lagun, jende asko gerturatu da eta bai antolatzaileak eta bai saltzaileak, oso gustura ageri dira.Urretxun azoka asko antolatzen dituzte urtean zehar, e...
Igandean lore eta landare azoka hartu du aurten ere Urretxuko Gernikako Arbola plazak. Eguraldi ona lagun, jende asko gerturatu da eta bai antolatzaileak eta bai saltzaileak, oso gustura ageri dira.
Urretxun azoka asko antolatzen dituzte urtean zehar, eta bakoitzak bere ezaugarriak izaten ditu. Baina, koloretsuena, zalantzarik gabe, lore eta landare azoka izaten da. Aurtengoa ere arrakastatsua izan da.Lore eta landare azokaren 10. edizioa igandean egin zuten, Gernikako Arbola plazako karpan. Antolatzaileak eguraldiaren beldur ziren, baina goiz ederra egin zuen eta jende asko gerturatu zen azokara.
Urteroko moduan, lore eta landareen erakusketa eta salmenta, lorezaintzako tresnak eta tailerrak egin dituzte aurten ere. Gainera, pintxoak jateko aukera ere egon zen.
Zazpi postu jarri zituzten guztira, tartean, lau goierritarrek: Zumarragako Urruti Landareak, Ordiziako Azanza Negutegiak, Aramako Aritz Urretabizkaiak eta Idiazabalgo Pintxomugik.
Urrutiko Nerea Soraluzek urtero parte hartzen du azokan, «oso azoka ona baita», zehaztu du, udaberri garaiko datari erreferentzia eginda.
Eguraldiak bisitari kopuruan eta salmentetan eragina izaten du eta igandean eguraldi ona eginda «kanpotik jende asko» gerturatu zela esan du Soraluzek: «Denboraldiko loreak (geranioak, begoniak…) eta barrukoak (orkideak…) saldu nituen, baina guztien artean denbo- raldikoak izan ziren gehien saldu nituenak».
Lore saltzaileek udaberria eguzkitsua izatea behar dute eta aurten halakoa suertatzen ari da. «Berotzen hastea kosta zitzaion, baina ondo doa», diote.
Lore azokak antolatzearen aldekoa da Soraluze, baina ezin da guztietara joan: «Segurakora eta Urretxukora bakarrik joaten naiz. Astero hiru azokatara joaten naiz (Bergara, Urretxu eta Zumarraga) eta asteburuetan atseden hartu beharra dut. Lore azokak oso ondo daude eta gustura joango nintzateke beste bi edo hirutara, baina haurrekin ere egon beharra dut».
Udal ordezkariak ere pozik daude: «Jende asko ibili da, hasieratik bukaerara eta haurren tailerretan, material guztia agortu zen», esan dute.