Beasainen oihalak banatzen eta materiala saltzen egon dira goizean, orain elkarrekin bazkaltzeko hitzordua dute plazapean. Bazkal aurretik erabakitzeko eskubidearen aldarria margotuta duten oihalekin apaintzen ari ziren bazkariaren gunea. Arratsaldean castellersek, buruhandiek, trikitilariek… segida emango diote Gure Esku Dagoren Joste Eguneko jaiari eta 19:00etan sagardo eta basatxerri dastaketa egingo dute Bideluzen.
Festari 21:00etan emango diote amaiera; sorpresaren bat egongo dela aurreratu dute antolatzaileek. Ez da, halere, borondateak josten hasi den Goierriko herri bakarra. Atzo Lazkaon San Prudentzio jaien pregoia irakurri zuten Gure Esku Dagokoek eta oihalak josteari ekin zioten; Seguran ere bildu ziren. Gaur arratsaldean hitzordu gehiago badago: Idiazabalen 17:00etan plazan, Zaldibian 17.00etan plazan eta Ordizian 19:30ean plazan.
Beasain
Beasain
Lazkao, atzo
Beasain
Beasain
Lazkao, atzo
Idiazabal
Idiazabal
Idiazabal
Idiazabal
Idiazabal
Idiazabal
Beasain, arratsaldean
Beasain, arratsaldean
Beasain, arratsaldean
Zaldibia
Zaldibia
Zaldibia
Zaldibia
Zaldibia
Zaldibia
GED Zaldibi
GED Zaldibi
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.