Duatloi Txikia egin dute Urolakoek haurren artean ezagutarazteko
Urretxun eta Zumarragan korrikan nahiz txirrinduan ibili dira umeak. Antolatzaileek parte hartzaileen artean faltan sumatu dituzte neskakUrola triatloi taldeko kirolariek bigarren urtez antolatu dute haurrei zuzendutako Duatloi Txikia. Eguraldiak lagun...
Urretxun eta Zumarragan korrikan nahiz txirrinduan ibili dira umeak. Antolatzaileek parte hartzaileen artean faltan sumatu dituzte neskak
Urola triatloi taldeko kirolariek bigarren urtez antolatu dute haurrei zuzendutako Duatloi Txikia. Eguraldiak lagundu ez badie ere, gustura agertu dira Urolakoak partaidetzarekin, nahiz eta, Iñaki Etxanizen hitzetan, «neskak faltan sumatu ditugun». Probaren helburua haurrei hainbat kirol uztartzen dituzten duatloi nahiz triatloien berri ematea izan da.Haurrek 750 metro egin zituzten korrika. Ondoren, txirrinduarekin bira Urretxu-Zumarragari eta amaitzeko 400 bat metroko ibilbidea bete zuten korrika. Etxanizen hitzetan haur guztien eskura dagoen ibilbidea zen, «helmuga azkena jo zuenak ordu erdian burutu zuen proba».
Asteburuan triatloi denboraldia hasiko da eta Urolako kirolari batzuek taldekako proba bat egingo dute Senperen (Lapurdi). Etxanizek triatloiak gustuko izateko hainbat arrazoi eman ditu: «Entrenatzeko aukera handia dago; euritan igerilekuaren babesean igeri egiten duzu eta, eguzkipean, korrika zein txirrinduan. Kirol indibiduala den arren, talde lanetik ere badu».