'Zumarragako trena', Gatiburen bideoklip berria
Gatibu rock talde bizkaitarrak bideoklip berria argitaratu du, eta Goierriko herri bati egiten dio erreferentzia. Izan ere, Euritan Dantzan diskoko Zumarragako trena kanta aukeratu dute irudiz janzteko. Bertan, jostailuzko tren baten bagoian jotzen agertzen dira Alex Sardui kantaria eta gainontzeko musikariak. Gernikako taldeak argitaratzen duen seigarren diskoa da hau.