Aritz Egea: "Ez dakit inoizko Zegama onena egin dudan, baina bai inteligenteena"
Aurtengo helburu nagusia zuen urretxuarrak Zegama-Aizkorri. Iazko lan bikainak aurten ere jarraipena izan du. Helmugan erlojuak markatzen zuen 3 ordu 59 minutu eta 27 segundoko denbora garrasi batekin ospatu zuen Egeak helmugan. Benetan pozik zegoen Egea lasterketa amaitu eta gutxira.
Elkarrizketatxoa egin dio urretxuarrari BERRIA egunkariko Unai Ugartemendiak.