Loinatz jaien azken txanpan sartuta daude beasaindarrak
Loinatz jaietako seigarren eguna dute dagoeneko gaur beasaindarrek, baina astertik atzora arteko atseden egunak antzematen dira. Mozorroen eguna dute gaur, eta poliki bada ere, jendea hasi da herri erdiguneko kaleak koloreztatzen. Arratsalde parterako, ordea, Zaldizurreta kalea eta inguruak koloretako pelukaz, margotutako herritarrez, karpez, karrozez eta musikaz beteta egongo da.
Goiz partean Loinazko San Martin plaza azpian egin duten sukaldaritza lehiaketak bildu du jende gehien; rissotoa egin behar izan dute parte hartzaileek, eta haiei begira zeuden herritarrek txorizo egosia dastatzeko aukera izan dute. Jendez bete da plaza azpia, eta bitartean pixkanaka Kale Nagusia ere mozorrotutako jendez betetzen hasi da.
Arratsaldean gazteen arteko xake txapelketa egongo da 16:00etan hasita eta guean Guri Bost! talde goierritarrak kontzertua egingo du Bideluze Plazan.
Biharko egitaraua:
- 09:00 Iturengo Aurtizko joareen esna deia.
- 11:00 Beasaingo XIV. Dantza Topaketa. Auzoetatik herri erdigunera. Ondoren dantza taldeen bilkura eta emanaldiak goizean zein arratsaldean (12:30-13:45 / 17:00-19:00)
- 17:30 Dantzaokea eta playback Bideluze plazan
- 19:00 Herri kirol jaialdia Gernika pasealekuko pilotalekuan.