Etzi Txindata musika eskolak emanaldia egingo du Gabirian
GABIRIA // Udaberri kulturalari amaiera emateko, etzi Txindata musika eskolako haurrek emanaldia eskainiko dute Gabiriako Elizako saloian. Arratsaldean izango da kontzertua, 17:30ean, eta herritar guztiak gonbidatuta daude.