Bi ibilbideko Axari Trail proba
Idiazabalen jokatuko da irailaren 13an. 18 urtetik gorakoentzako bi ibilbide egongo dira aukeran, 25,4 kilometrokoa eta 16,4koa. Irailaren 8ra arte eman daiteke izena InternetezHirugarren urtez egingo da irailaren 13an Idiazabalgo mendietan barrena Axa...
Idiazabalen jokatuko da irailaren 13an. 18 urtetik gorakoentzako bi ibilbide egongo dira aukeran, 25,4 kilometrokoa eta 16,4koa. Irailaren 8ra arte eman daiteke izena Internetez
Hirugarren urtez egingo da irailaren 13an Idiazabalgo mendietan barrena Axari Trail mendi lasterketa. Aurkezpenean Aimar Lizarazuk esan zuen bezala, «pixkanaka-pixkanaka gorputza hartzen» doan lasterketa da Axari Traila.Ildo horretan, batez ere korrikalari gazteak eta hasi berriak erakartzeko, 18 urtetik gorako korrikalariek aurten bi ibilbide izango dituzte aukeran. Batetik, luzea edo ofiziala, orain arteko bera, 25,4 kilometrokoa. Eta bestetik, laburra, 16,4 kilometrokoa. «18 urtetik gorakoentzat orain arte ibilbide bakarra zegoen, baina uste dugu ibilbide laburragoa aukera ona izan daitekeela mendi lasterketan hasi nahi dutenentzako», azpimarratu zuen Lizarazuk. Urte osoan entrenatzeko moduan daude, gainera, Axari Traileko ibilbideak. «Galtzeko beldurrik gabe puntu horiz dago bidea markatuta».
Kadeteek merkeago
15 eta 17 urte bitarteko gazteek ibilbide laburra deitu dutena egin beharko dute.
Kadeteen mailan parte hartu behar dutenek, adingabeak izanik, gurasoen baimena aurkeztuko beharko dute izena ematerakoan.
Idiazabalen gazteak erakarri nahi dituzte aurtengo edizioan eta era horretan, kadete mailako korrikalarientzako prezio merkeagoa jarri dute antolatzaileek. «25 euro asko izan daiteke beharbada gazteentzat eta aurten apustu indartsua egin dugu prezio tentagarria jarriz. 5 edo 7 euro ordaindu beharko dute».
Opariak
Dortsala jasotzeko unean Ternua kamiseta bana jasoko dute korrikalariek; aurten, berdea. Bukatzen dutenek, produktu sorta bana jasoko dute: Kaiku esnekia, Oiharte sagardoa, Idiazabal Gazta laurden bat eta dozena bat San Blas arrautzaz osatutako poltsa.
Azkenik, lasterketa eguneko antolaketan laguntzeko boluntarioei ere izena emateko deia egin die antolatzaileek. 120 boluntario inguru behar dira.