Gaur abiatu da uda, irailaren 23 arte
Behatoki Astronomikoen kalkuluaren arabera, gaur arratsaldean hasi da 2015eko uda; 18:38an zehazki. Udak 93 egun eta 15 ordu izango ditu, eta irailaren 23an amaituko da, udazkenari bide emanez.
Irailaren 13an eguzki eklipsea izango da, baina ez da Euskal Herritik ondo ikusiko. Venus izango da guretik diztiratsuen ikusiko dena uda hasieran, batez ere iluntzean. Urtaroa amaieran goizaldean ikusiko da. Uztailaren amaieran, berriz, Martes ikusi ahal izango da egunsentian; Jupiter, berriz, lehen asteetan iluntzean ikusiko da eta urtaro amaieran egunsentian. Saturno iluntzean ikusiko da uda osoan zehar.
Pertseiden izar-jasa ere izango da uda honetan. Aurten abuztuaren 12aren bueltan gertatuko da.