Segundo bat gehiago izango du ekainaren 30ak
Denbora gelditu egingo da une batez, gaurdian, eta gaurkoak segundu bat gehiago iznago du. Nazioarteko zientzialariek gorabehera astronomikoak gainditzeko bilatutako irtenbidea da, egunerokoan Lurran erabiltzen ditugun gailuek erritmoa gal ez dezaten.
Hala azaldu dute NASAtik denboraren egokitze hori. “Lurraren biratzea geldotzen ari da, beraz gehituko dugun segundo horrekin oreka bilatu nahi da”, dio Daniel Mac Millan zientzialariak. Gure planeta ez da beti abiadura berean biratzen. TEorian egunak 86.400 segundo ditu, nahiz eta zientzialariek dioten 1820 urtetik ez dela zehazki hala izan. Ordutik egun gehienek aurrekoak baino bi milesima gehiago dituzte. Hasiera batean gutxikeria dirudien arren, egunero egunero errepikatuz eguerdiz iluntzera iritsiko ginateke.
Lurraren biratzearen abiadurari, ordea, haizeak, mareak eta terremotoak gehitu behar zaizkio. Horiek ere eragina dutelako. Urte bisiestoetan egun bat gehietzen den gisan, desoreka horiek orekatzeko ekainaren 30ean edo abenduaren 31n gehitzen dituzten segundoak. Lau urtetik egun oso bat gehitzen da, otsailaren 29a, Lurrak Eguzkiaren bueltan ez dituelako zehazki 365 egun ematen.
1972 urtean gehitu zen lehen segundo extra; urtean bat gehitu zuten 1999 arte. Zientzialariek arrazoirik aurkitu ez duten arren, ordutik ez da urtero behar izan. Zehazki gaurkoa 2000 urtetik gehituko duten laugarren segundoa izango da, 26 guztira.
Arazoak ere ematen ditu
Batez ere komunikazio, finantza eta nabegazio eremuetan arazoak ekartzen ditu segundo extrak. Ohikoena izaten da sistema guztiak bateratuta izatea, koordinatua dagoen denbora unibertsalarekin batera joateko, denbora zientifiko ofizialarekin. Protokolo horrek baina arazoak ditu gehitutako segundoekin. 2012an bertan Mozilla, LinkdIn edo Rddt gisako atarien kolapsoa gertatu zen. Linuxek ere arazoak izan zituen.