Haurrentzako jolasekin hasi da Legazpiko Uztaila Kulturala programa
Legazpiko Udalak, urteroko moduan, kultura egitarau oparoa antolatu du uztailerako. Uztaila Kulturala programa atzo bertan hasi zen, haurrentzako jolasekin.Hurrengo bi ekitaldiak ostiralean izango dira. 18:30ean, Urtatza Zahar parkean, herriko musika b...
- Uztailak 3: Musika parkean. Bandak Urtatza Zahar parkean joko du, 18:30ean.
- Uztailak 3: 22.30ean Ikatza elkartekoek euren lehiaketan ateratako argazkiekin ikus-entzunezkoa emango dute Azokan.
- Uztailak 4: Futbol-7 txapelketako finala. 12:00etan 3. posturako partida, 14.30ean bazkaria plazan eta 17:30ean finala.
- Uztailak 7: Dendak kalera. Merkatariek beraien produktuak plazara aterako dituzte, 10:00etatik 20:00etara.
- Uztailak 7: Haurrentzako jolasak, 17:00etatik 19:00etara, Azokan.
- Uztailak 7: Buruhandi, trikitilari eta erraldoien kalejira, 19:00etan.
- Uztailak 9: Txotxongiloak. 19:00etan, Laubiden.
- Uztailak 10: Disko festa, 19:30etik 21:30era, plazan.
- Uztailak 10: Naturari buruzko ikus-entzunezkoa, 22:30ean Azokan.
- Uztailak 14: Haurrentzako jolasak, 17:00etatik 20:00etara Laubiden.
- Uztailak 16: Txotxongiloak. 19:00etan, plazan.
- Uztailak 17: Musika parkean. Aguxtin Alkhat musikariaren kontzertua, 18:30ean Mirandaolan.
- Uztailak 17: Herriari buruzko ikus-entzunezkoa, 22:30ean Azokan.
- Uztailak 17, 18 eta 19: Aztiriko jaiak.
- Uztailak 21: Haur eta gaztetxoentzat jolas parkea, 17:00etatik 20:00etara, plazan.
- Uztailak 23: Txotxongiloak, 19:00etan Laubiden.
- Uztailak 24: Kale antzerkia, 19:30ean plazan.
- Uztailak 24: Bidaiei buruzko ikus-entzunezkoa, 22:30ean Azokan.
- Uztailak 30 eta 31 eta abuztuak 1: San Inazio auzoko jaiak.