Rock doinuekin jantziko du plaza The Northagirres taldeak gaur
Zumarragako Santa Isabel jaien baitan, Urretxuko eta Zumarragako taldeak gaur egingo du kontzertua. Aurki argitaratuko dute bigarren lana, CD eta biniloanThe Northagirres taldeak joko du gaur, 23:00etan, Zumarragako Euskadi plazan Santa Isabel jaien ba...
Zumarragako Santa Isabel jaien baitan, Urretxuko eta Zumarragako taldeak gaur egingo du kontzertua. Aurki argitaratuko dute bigarren lana, CD eta biniloan
The Northagirres taldeak joko du gaur, 23:00etan, Zumarragako Euskadi plazan Santa Isabel jaien baitan. Rock&roll estiloa jorratzen du 2012an Urretxun sortutako taldeak.Iñigo Agirrebalzategik (gitarra eta ahotsa), aurretik Hot Dogs eta Mutürbeltz taldeetan aritutako musikari urretxuarra, bere aurreko proiektuetan lekurik ez zituzten kantak plazaratzeko asmoarekin talde berria osatu zuen. Berarekin batera Hot Dogs taldean aritutako Iker Alvarez (gitarra eta ahotsa) eta Iñaki Urizabal (bateria) elkartu ziren banda berrira. Horiez gain, Borja Aranburuk (baxua eta ahotsa), Ana Agirrebalzategik (pianoa) eta Aitor Godoyk (pianoa) osatzen dute The Northagirres taldea.
CD eta biniloa
Neil Young, Tom Petty edota Rolling Stones-en eraginpeko rock&roll-a egiten dute. Lehenengo diskoa 2013an plazaratu zuten eta abuztu-iraila artean bigarrena argitaratuko dute, soinu eta partaide berriekin CD nahiz binilo euskarrietan.