Aire libreko tomatearen zain
Berri asko izan dira aste honetako azokan, piperrak, lekak eta hemengo gibelurdinak besteak beste. Lasa itzuli da oporretatik eskaintza bitxi batekin: onddo lehorrak.UUdako barazki eta fruitu aukera aparta eskaintzen du astero Ordiziako azokak. Eta han...
Berri asko izan dira aste honetako azokan, piperrak, lekak eta hemengo gibelurdinak besteak beste. Lasa itzuli da oporretatik eskaintza bitxi batekin: onddo lehorrak.
UUdako barazki eta fruitu aukera aparta eskaintzen du astero Ordiziako azokak. Eta handitzen joango da Idiazabalgo Kalbariokoen fruitu emaria datorren astetik aurrera zabalduko duelako Amaia Alkorta arduradunak.Atzokoari dagokionez lehen piper morroak salgai (4 €/k), orain arteko piperminak, italiar gozoak, gernikak eta luze eztiak osatutako zerrenda aberasten. «Aurten pipermin urtea izango da» aipatu digu Maria Teresa Jauregi Anoetakoak, eta ugaritasunak eraginda garai honetan egon ohi den baino merkeago da 6-10€/k. Leka motak ere ugaritu dira gorria eta borobila (4-5€/k) hasi baitira. Biak ere ez dira ugari izaten, baina ekoizlek diotenez «gorria oso gozoa da eta ezagutzen duenak estimazio handia dio», hasierako kolorea egostearekin bat galdu egiten du. Borobila berriz, frantsesa izenez da ezagunagoa herrialde horretan hau delako preziatuena eta baita Ipar Euskal Herriko baratzetan landuena ere, «hemen ez da hainbeste saltzen».
Udazkenekoak diren arren lehen lonbarda aza eta eskarola joan zen astean ekarri zituen lehen brokoli eta azalorari gehitu zaizkie, Baliarraingo Edurne Jauregirenean.
Landaretan porrua da nagusi, eta hainbat ziento saldu ziren atzoko ferian 2,5-3€an. Loretan berriz lehen gladioloak, eder askoak, ikusi ditugu.
Onddo lehorrak
Mikel Lasak oporren ondotik berriz ere ekin dio perretxikuen ataleko urteko martxari eta eskaintza bitxi batekin gainera, onddo lehortuak: “8 bat kilo behar dira lehortu eta kiloa osatzeko—; ondorioz 80€an ateratzen da kiloa. “Eskaintza berria da eta ikusi behar ea arrakastarik baduen. Orain arte oliotan kontserbatzen genituen. Lehortuak errezeta jakinetarako oso aproposak dira, risotto edota saltsetarako esate baterako— azaldu zigun Mikel Lasak.
Hemengo hiru kilo gibelurdin ere saldu zituen atzokoan, 28€/k, goizean goiz. Hala ere, asko ibilita zer edo zer bilatu omen daiteke baina kolperik izan denik ezin esan.
Kanpokoen artean klaudia arana hasita dago 3,5-4,5 € artean eta sagar eta udare mota asko daude aukeran besteak beste.