Festetako egun handia ospatu dute Zegaman
Azken urtean jaiotako haurrei ongietorria egin diete.
Jaietako egun handia ari dira ospatzen gaur Zegaman, San Bartolome eguna hain zuzen ere. Goiz eta eguerdi partean ekitaldi ofizialak egin dituzte, tartean meza nagusia, agintarien soka-dantza eta azken urtean jaiotako haurrei ongietorria. Arratsaldean jarraituko du herriko zaindariaren egun honen ospakizunak, haur eta gazteei zuzendutako ekintzekin batez ere.
Bihar San Bartolome bigarrena edo haurren eguna ospatuko da, eta jaiek jarraipena izango dute hurrengo asteburuan, hilaren 29an eta 30an. Larunbata kuadrillen eguna izango da, eta igandean amaituko dira jaiak, belerari hurrengo urtera arte agur esanez. Egun hauetan guztietan, ekitaldi ugariz gain, giro bikaina izango da kale, taberna eta barraka ingurutan, baita tonbolan ere.
Haurrei ongietorria
Gaurko ekitaldien artean haurrei egindako ongietorria izan da hunkigarriena. Iazko San Bartolometik gaurko egunera bitartean jaiotako hamabost haur elkartu dira eguerdia pasatxoan herriko plazan, agintariek soka-dantza egin eta gero. Zegamako alkate eta zinegotziek banan bana agurtu dituzte eta herritarren ongietorria adierazten duen zapi berdea ezarri die lepoan guztiei. Ekitaldi honetan egoterik izan ez duten beste hiru haur ere izan dituzte gogoan. Gero, Tobera Musika Eskolako dantzariek agurra dantzatu die.
Dantzarien saioarekin amaitu dira, hain zuzen ere, goizeko ekitaldiak Zegaman San Bartolome egun honetan.
SAN BARTOLOME JAIAK Abuztuak 24, asteartea. San Bartolome egunaAbuztuak 25, asteartea. San Bartolome bigarrena. Umeen eguna.
- 16:30. Apar-jaia kultur etxeko plazan.
- 18:00. Pilota federatuen pilota partidak Toki Alai pilotalekuan.
- 19:30. Errandoi eta buruhandien kalejira herriko txistulariekin.
- 21:30. XI. Gazte Afaria Gazte Herexa elkarteak antolatuta.
- 21:00-22:00 eta 00:00-03:00. Drindots taldearekin dantzaldia plazan.
Abuztuak 29, larunbata. Kuadrillen eguna
- 10:00. Urteko hildakoen aldeko meza San Bartolome ermitan.
- 10:30. Toka txapelketa plazan, Olaberriko auzokideek antolatuta.
- 11:00. Haur jolasak Kultur Etxeko plazan, eta amaitzean sari banaketa.
- 13:30. Bertsolarien lehen saioa udaletxeko arkupean. Bertsolariak; Andoni Egaña, A.M. Peñagarikano eta Iñaki Murua. Gai jartzailea: Aitor Zabaleta.
- 12:30-14:00 eta 19:00-21:00. Pintura, taila eta eskulanen erakusketa Kultur Etxean.
- 14:30. Bertso-bazkaria Ostatun.
- 16:00. Puzgarriak Elizondo plazan
- 18:00. Bertsolarien bigarren saioa.
- 19:30. Sardina-jana eta sagardo-dastatzea kultur etxeko plazan.
- 19:30. Buruhandi eta erraldoien kalejira Tobera Musika Eskolako trikitilariekin.
- 21:00-22:00 eta 00:00 – 03:00. Joselu Anaiak taldearekin erromeria plazan.
Abuztuak 30, igandea
- 10:00. Plater-tiroa Otzaurteko Bentaren atzealdean.
- 12:00. Herri kirolak herriko plazan.
- 13:00. Kuadrillak plazan elkartzea Joselontxo’s txarangarekin eta kalejira.
- 14:30. Kuadrillen arteko bazkaria.
- 17:00. Dantza-lehiaketa Aitxuri Herri Eskolako patioan.
- 18:00. Jolasak gazteentzat Urgain-Berri atzean.
- 19:30. Kuadrillen kalejira buruhandi eta erraldoiekin batera Joselontxo`s txarangarekin.
- 21:30. Herri Afaria
- 21:00-22:00 eta 00:00-03:00. Guri5 taldearekin dantzaldia plazna.
- 10:00. LXXXII. San Bartolome txirrindu froga afizionatuentzat.
- 10:00-11:30. San Bartolome txirrindu froga afizionatuentzat.
- 19:00. Buruhandiak plazan.
- 19:30. Afari merienda belearen entierroan parte hartuko dutenentzat.
- 22:00. Adio Beleari.