Segurako odol emaileek ostiralean dute hitzordua
Segurako Odol Emaileen Elkarteak ostiral honetarako egin du zita odol erauzketarako eta herritarrei dei egin diete bertara gerturatu daitezen. Osasun etxean izango da aukera, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara.