Antioko taberna ireki zutela bi urte bete direla ospatuko dute
ZUMARRAGA // Bihar arratsaldean Antioko Interpretazio Zentroko taberna zein jatetxea ireki zituztela bi urte bete direla ospatuko dute. Pintxoak eta sagardoa banatuko dituzte doan 19:00etatik 21:00etara. Haurrentzako puzgarriak nahiz tailerrak izango d...
ZUMARRAGA // Bihar arratsaldean Antioko Interpretazio Zentroko taberna zein jatetxea ireki zituztela bi urte bete direla ospatuko dute. Pintxoak eta sagardoa banatuko dituzte doan 19:00etatik 21:00etara. Haurrentzako puzgarriak nahiz tailerrak izango dira 17:30etik 20:00etara. Bide batez, Txokorik Onenaren lehiaketan ermitari babesa eman diotenei esker ona agertuko die udalak.