Piztu garbigailua goizeko hiruretan
Bihartik aurrera argindarra ordu bakoitzeko prezioaren arabera ordainduko dute Hegoaldeko milaka etxetan. Aurrezpena kontsumo ohituren araberakoa izango da.
Jantziak goizaldeko hiruretan garbitu, oilaskoa labean seietan sartu eta konputagailua iluntzeko zortzietan itzali. Horixe da formula magikoa argindarraren fakturan zentimo edo euro gutxi batzuk aurrezteko. Izan ere, bihartik aurrera, Hego Euskal Herriko dozenaka mila etxetan kontsumitzen den argindarra ordu horretan duen prezioaren arabera ordainduko da. Horrek aukera ematen die herritarrei elektrizitate kontsumoa prezioetara egokitzeko. Normalean, argia merkeagoa da gauean eta goizean, eta garestitu egiten da egunak aurrera egin ahala.
Iker Aranburu kazetariak jaso ditu
Berria egunkarian tarifikazio sistema berriaren nondik norakoak.