Itsasondok etxegabetzeen aurkako neurriak hartuko ditu
Kaleratzeak Stop plataformaren mozio eskari bat aintzat hartuta, Itsasondoko Udalak etxegabetzeen aurkako ekinbidea martxan jarriko du. Asteleheneko udalbatzarrean landu zuten mozioa, eta Itsasondo «kaleratzerik gabeko herri» izendatu zuten, berori o...
Plataformak Goierriko 21 udaletan aukertu du mozioa, eta Itsasondokoa izan da onartzen lehenengoa.
Hipoteka ordaindu ezinean geratu, eta etxebizitza galtzeko arriskuan direnei laguntzeko hainbat neurri hartzeko konpromisoari zin egin dio Itsasondoko Udalak. «Beharrezko baliabide eta neurriak» erabiliko ditu aurrerantzean, kaleratzeak gelditzeko eta beharrezko den kasuetan bizilekua emateko.
Bestetik, etxegabetzeak saihesteko, «jarduera guztiak koordinatuko dituen pertsona edo organismo bat» izendatuko du udalak. Finantza erakundeetara ere joko du, udal gisa, kaleratzeak gelditzeko eskatzeko, bankuen jabetzako diren etxebizitza hutsen errolda eskatzeko, eta alokairu sozialeko programa publikoetan sartzeko exijitzeko.
Etxe hutsen zerrenda
Udalak, titulartasun publiko zein pribatuko etxe hutsen zerrenda bat ere egingo du. Udal jabetzakoak, berriz, «bizileku premien zerbitzura» ipiniko ditu.