Ormaiztegiko Bertso Eskola kide berrien bila
Ormaiztegiko Bertso Eskolak ekin dio ikasturte berriari, eta bertan parte hartu nahi duten herritarren bila dabiltza. Horretarako, promozio bideo original bat egin eta sarean jarri dute. Bertan, errusiar erruletan jokatzen ageri dira hiru gazte, koplatan ari diren bitartean.
Bertso Eskolan parte hartu nahi dutenentzat, astearte iluntzetan biltzen dira, 19:00etan, Satorzulon (frontoi azpian).