Zegamako Bele Gazte gaztelekuak gaur hasiko du ikasturtea
ZEGAMA // Udako oporraldiaren ondoren, Bele Gazte gaztelekuak gaur zabalduko ditu ateak. Ikasturte berriari ongi etorria egiteko, merienda bat antolatu dute. 18:30ean bilduko dira, lokalean, eta bertara joaten diren nerabeek, abendura arteko programazi...
ZEGAMA // Udako oporraldiaren ondoren, Bele Gazte gaztelekuak gaur zabalduko ditu ateak. Ikasturte berriari ongi etorria egiteko, merienda bat antolatu dute. 18:30ean bilduko dira, lokalean, eta bertara joaten diren nerabeek, abendura arteko programazioa erabakiko dute. Ordutegiari dagokionean, astelehen, asteazken eta ostiraletan (18:30-20:00) eta larunbatetan (16:00-21:00) egongo da zabalik.