Trigoi triatloi taldean izena emateko aukera dago
BEASAIN // Trigoi triatloi taldeak jakinarazi duenez, aterak irekiak dituzte taldekide berrientzat. Taldean sexu, adin eta maila guztietako jendea dago eta duatloietan, triatloietan eta neguko triatloietan parte hartzen dute. Taldean sartzeko 150 euro ...
Trigoiko kideak Nafarroan
Trigoi triatloi taldeak jakinarazi duenez, aterak irekiak dituzte taldekide berrientzat. Taldean sexu, adin eta maila guztietako jendea dago eta duatloietan, triatloietan eta neguko triatloietan parte hartzen dute. Taldean sartzeko 150 euro ordaindu behar dira. Taldeko ekipazioa, Espainiako triatloi lizentzia, Antzizar kiroldegiko kuotan beherapena eta ikastaroak sartzen dira. Informazio gehiagorako: 630 661 045 zenbakian edo
trigoitt.media@gmail.com helbidera idatzita.