Aurreneko elurrak eta izotzak iritsi dira Goierrira
Negua iritsi da Goierrira, eta harekin batera, baita aurreneko izotzak eta elurrak ere. Igande goizaldean 600 metroraino egin zuen elurra, eta geroztik inguruko tontorrak estalita egon badira ere, gaurko egunsentiarekin batera zuritutako gailurrak ikusteko aukera izan da. Hala, behelainoak, izotzak eta elurrak bat egin dute gaur goizean, irudietan ikus daitekeen moduan.
Tenperaturek ere nabarmen egin dute behera, eta zeropeko datuak jaso dituzte Goierriko neurgailuek. Aitzun (Urretxu) esaterako, 07:20an -1,6º neurtu dituzte. Ordizian eta Zegaman berriz, 0º-ra gerturatu dira, baina muga gainditu gabe.