Izartxo konpartsak musikaz eta dantzaz bete ditu Beasaingo kaleak
La Salle ikastetxeko Izartxo konpartsak inauterietako ohiko kalejira egin du gaur arratsaldean Beasaingo kaleetan zehar. Hippy-ez mozorrotuta, mugimendu haren ikur izan zen furgoneta eta guzti, txiki eta handi ibili dira dantza batean kalean gora eta kalean behera. Desfilearen amaieran, ondo merezitako ogitartekoa banatu diete txikienei.
Hona hemen argazki batzuk: