Jokoan da Idiazabalen Euskal Herriko sokatira txapela
Arratsaldeko 17:00ak geroztik jokoan da Idiazabalgo pilotalekuan Euskal Herriko sokatira txapelketaren finala, bai gizonezkoetan bai emakumezkoetan.
Sei talde ari dira jokoan gizonezkoetan: Gipuzkoako Ibarra, Bizkaiko Abadiño, Murueta eta Arrigorriagako Sokarri, Ezpeletako (Lapurdi) Ñapurrak eta Lesakako (Nafarroa) Beti Gazte.
Emakumezkoetan, berriz, hiru talde ari dira lehian: Ibarra (Gipuzkoa), Badaiotz (Gasteiz) eta Laukizeko (Bizkaia) Gaztedi.