Aurkeztu dute 'Hemen eta orain, Beasain' abestiaren bideoklipa
Hainbat hilabetetako prestaketa, grabazio eta edizio lanen ondoren, dagoeneko aurkeztu dute Hemen eta orain, Beasain abestiaren bideoklip ofiziala. Ostiralean egin zuten jendaurreko aurkezpen ekitaldia, eta egunotan sare sozialetan ari da zabaltzen.
Kantaren musika Garazi Zabaletak egin du; hitzak Ekaitz Goikoetxeak jarri dizkio eta bideoaren grabazioa Eñaut Tolosak egin du. Ahotsaren eta irudien protagonistak beasaindarrak dira.