Herrialdeko 3. skate lehiaketa otsailaren 21ean jokatuko da. Lehen aldiz, scooter motakoa ere egingo dute, hilaren 20an. Lazkaon dira biak, Goroskt-ek antolatuta
Gipuzkoako txapelketa, iaz.
Goierriko Roller-Skate Elkarteak Gipuzkoa mailako bi txapelketa antolatu ditu. Batetik, skate irristaketa motan (patinete-oholekin egiten da), Gipuzkoako 3. Txapelketa izango da. Otsailaren 21ean lehiatuko da, Lazkaoko pistan —euria egiten badu, udal kiroldegian—. Bestetik, bezperarako, otsailaren 20rako, Gipuzkoako I. Scooter Txapelketa prestatu dute. Esku heldulekudun patinetea da scooterra.
Izena emateko epea zabalik dago. Otsailaren 15era arte apuntatu ahalko da, posta elektronikoaren bidez mezu bat bidalita (
rolskt12@gmail.com) edo telefonoz hots eginda (604 108 470).
Gipuzkoako irristalariez gain, Euskal Herri osoko kirolariek ere parte hartzeko aukera izango dute, baita Kantabriakoek (Espainia) ere.
Bi egun irristaketan
Otsailaren 20-21eko asteburuan ikuskizun eta lehiaketak arratsalde osoan izango dira. Scooterretan, larunbatean, 15:00etatik 19:00etara ariko dira. Skatearekin, igandean, 12 urte arteko haurrak 13:00etatik 14:00etara ibiliko dira, eta gazteak 15:00etatik 18:30ak arte.