Arri BKL taldeko mutil infantilak Gipuzkoako txapeldun
Lauko Final jokatuko dira Beasaingo Antzizar kiroldegian, Arri BKLek antolatuta. Apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean senior neskak, eta maiatzaren 7an eta 8an, 1. mailako senior gizonezkoek. Azken honetan, beasaindarrek parte hartuko du. Maiatzaren 7an, 18:00etan, jokatuko dute partida.
Beasaingo Antzizar kiroldegian atzo eta gaur jokatu den infantil mailako Lauko Finala irabazita, Arri BKLeko mutilak dira Gipuzkoako txapeldun berriak. Orioko Ikastolaren aurkako finala Arri BKLek irabazi du: oriotarrak 30 puntu eskuratu dituzte eta beasaindarrek 33. Lehia estua izan dute bi taldeek, baina azkenean etxeko taldea nagusitu da markagailuan. Atzoko final erdia Azpeitiko Iraurgiko mutilen aurkako partida 58-54 irabazi zuten. Ligan, oriotarrak lehenengo geratu ziren sailkapenean, eta beasaindarrak bigarrenak.
Errendimenduko kadete gizonezkoak
Era berean, Arri BKLeko beste talde batek, Errendimenduko kadete mailako gizonezkoek, finalerako txartela lortu zuen atzo, Easo Haranetari 53 eta 40 irabazi ondoren. Maiatzaren 1ean jokatuko dute finala, Easo Bategitek taldearen aurka.
Beste bi Lauko Final
Datozen beste bi asteburuetan beste