Urdanetako Ahotsak haur abesbatzak Jostailugilea obra eskainiko du gaur, herritarrei eta senideei eskainitako saioan. Debora Herrerok zuzentzen duen taldean 34 gaztetxo aritzen dira kantuan, eta lau hilabete daramatzate ikuskizun hori prestatzen. Saioa...
Urdanetako Ahotsak haur abesbatzak
Jostailugilea obra eskainiko du gaur, herritarrei eta senideei eskainitako saioan. Debora Herrerok zuzentzen duen taldean 34 gaztetxo aritzen dira kantuan, eta lau hilabete daramatzate ikuskizun hori prestatzen. Saioa Ordiziako Herri Antzokian izango da, 19:00etan. Sarrerak hiru euroan jarriko dituzte salgai. Bildutako dirua, teklatu bat erosteko erabiliko dute.
Urdanetako Ahotsak taldea 2013ko abenduan sortu zen. Pixkanaka gorpuzten ari den abesbatza da, eta aurten erronka berezi bati heldu diote: zuzeneko musikal bat prestatzea.
Gaurko saioan, abestu ez ezik, interpretatu ere egin beharko dute abesbatzako kideek. Josu Elberdinek idatzitako obra bat da, eta zuzenekoan, Marisol Cavero aktore ordiziarrak egingo ditu kontalari lanak. Arantxa Gastesik berriz, pianoa joko du.