Herri kirol jaialdia Beasainen
Festetako azkeneko igande iluntzean, ohi bezala, herri kirol jaialdia egingo dute 18:00etan, Gernika pasealekuan. Lau ikuskizun izango dira. Batetik, herriko hainbat gazte, harri jasotzen, txinga eramaten eta trontzan ariko dira nor baino nor. Bestetik, Iñaki Azurmendi eta Arria V.a aizkolariak, Aitzol Atutxaren eta Jon Irazuren aurka lehiatuko dira. Emakumezko aizkolariak ere gonbidatu dituzte: Irati Astondoa Alazne Etxabururen aurka ariko da. Azkenik, Idiazabalgo Xabier Aranburu Guzta harri jasotzaileak ere ikuskizuna eskainiko du pisu desberdinetako harriekin.