Japoniar telebistakoak Ordiziako azokan
Azken bi asteetan Ordiziako azokara joan direnek, ezohiko bisitari batzuk ikusiko zituzten, betiko postuen artean. Izan ere, Japoniako NHK Educational telebista kate publikoko talde bat Ordizian dabil egunotan, euskal gastronomiaren inguruan egiten ari diren erreportaje sortarako bi saio grabatzen.
Pasa den asteazkenean, Japonian oso ezaguna den Takehiro Hira aktorea izan zen grabaketan azokako produktuak, Donostiatik trenean etorri eta gero. Gaur berriz, Iker Lanciego sukaldaria etorri da, eta azokan erositako produktuak, Donostian duen jatetxean prestatu ditu gero.