Beasaingo Institutuko ikasleak Shakespeare In London lehiaketan
Beasaingo Institutu Publikoko bi ikasle talde nazioarteko bideo lehiaketa batean parte hartzen ari dira. Oxford argitaletxeak Willam Shakespeare idazle ezaguna hil zeneko 400. urtemuga dela eta antolatu du Shakespeare In London lehia. Bertan parte hartzen duten ikastetxeek, ikus-entzunezko lan bat aurkeztu behar dute. Lehiaketaren bigarren fasera pasako diren lanak, ikusleek aukeratuko dituzte beraien botoekin. Hori dela eta, lehiaketaren webgunean sartu eta botoa emateko deia egin dute ikasleek. Bozkatzeko epea maiatzaren 31n bukatuko da.