Oilar jokoan parte hartzeko deia egin du udalak, ez dadin tradizioa galdu
Bihar da, Euskal Herria plazan, 19:00etan. Oilarraren inguruan ezpatarekin buelta bat ematea lortzen duenak 20 euro jasoko ditu. Hamabi urtetik gorakoentzat daLegazpiko Udalaren arabera, urtetik urtera jende gutxiagok parte hartzen du oilar jokoan. Hor...
Bihar da, Euskal Herria plazan, 19:00etan. Oilarraren inguruan ezpatarekin buelta bat ematea lortzen duenak 20 euro jasoko ditu. Hamabi urtetik gorakoentzat da
Legazpiko Udalaren arabera, urtetik urtera jende gutxiagok parte hartzen du oilar jokoan. Hori dela eta, herritarrei dei egin diete parte hartzeko, tradizioa mantentzeko. Bihar izango da oilar jokoa, Euskal Herria plazan, 19:00etan. Hamabi urtetik gorako neska-mutilek parte har dezakete. Ez dago aurretik izena eman beharrik; nahikoa da hitzordura agertzea.Jokoak honetan datza: begiak itxita, bide bat jarraitu eta oilarraraino joan behar du parte hartzaileak eta, ezpatarekin, biribil bat egin behar du oilarraren inguruan. Hori lortzen duen gaztetxoak hogei euro jasoko ditu ordainetan.
Garai batean, parte hartzaileak ezpatarekin lepoa moztu behar izaten zion oilarrari. Gaur egun, ordea, ez da horrelakorik egiten Legazpin. Saria ere, oilarra bera izaten zen lehen. Bestalde, lehen herri askotan egiten bazen ere, Legazpi da oilar jokoaren tradizioa mantentzen duen herri bakarretakoa.
‘Tranka tranka’ doinuan
Oilar jokoan zehar, Goiz Deia taldeko txistulariek Tranka tranka doinua joko dute. Joko honetarako baino ez dute jotzen txistulariek Tranka tranka doinua.