Badator Jazpana Fest
Jazpana Fest jaialdia hasi da 8. ediziorako motorrak berotzen. Azken asteetan aurten joko duten taldeen izenak jakinarazi dituzte antolatzaileek, eta gaur, kartela iragartzen duen bideoa zabaldu dute. Urriaren 28 eta 29an izango da Jazpana Fest, Bernedo eneko karpan. Eta urtero bezala, Euskal Herri mailan puntan dabiltzan taldeak (Inoren Ero Ni, John Berkhout, Izaki Gardenak…) eta beste herrialde batzutatik etorriak izango dira; horien artean daude Last Train (Frantzia), Betunizer eta The Suicide Of Western Culture (Herrialde Katalanak), Viva Belgrado eta Nudo Zurdo (Espainia).
Asteburu horretan, kontzertuez gain, foodtruck-ak, birziklatutako instrumentuen tailerra edota ‘look jazpanero’ lehiaketa ere egingo dituzte. Bestalde, iaz hasitako bidetik, aurten ere crowdfounding kanpaina egiten ari dira sarean, jaialdia finantzatzeko dirua lortzeko helburuarekin.