Antzerkia, zirkoa, clown-ak eta ipuinak. Antzerkigintzako genero ugari txertatuko ditu aurten ere Ataungo Udalak, Troskaeta tabernak eta Intujai elkarteak antolatu duten Antzeztaun egitarauan. Bihar hasiko da, eta lehenengo asteburuan bi saio ikusteko ...
Antzerkia, zirkoa, clown-ak eta ipuinak. Antzerkigintzako genero ugari txertatuko ditu aurten ere Ataungo Udalak, Troskaeta tabernak eta Intujai elkarteak antolatu duten Antzeztaun egitarauan. Bihar hasiko da, eta lehenengo asteburuan bi saio ikusteko modua izango da.
Guztira sei ikuskizun izango dira, bihartik urriaren 29ra bitartean. Gehienak —bost— euskal antzerkigileek jokatuak, eta euskaraz.
Antzeztokiei dagokienez, ez dute leku bera bi aldiz errepikatuko: Troskaeta taberna, San Gregorioko plaza, Artadi elkartea, udaletxeko ganbara, Barandiaran herri eskola eta San Martingo plazara zabalduko dituzte antzezlanak.
Ixabel Agirresarobe, bihar
Antzeztaun zikloa hasteko, Ixabel Agirresarobe (Usurbil, 1971) aktore eta ipuin kontalaria gonbidatuko dute.
Makina bat kontu eta komeri bakarrizketa egingo du, bihar 22:00etan, Troskaeta tabernan. Agirresarobe, besteak beste,
Kutsidazu bidea, Ixabel antzezlanean jardun zen, amonarena egiten.
Asteburuko bigarren ikuskizuna larunbatean da, San Gregorioko plazan, 17:00etan. Zirko Loretsua konpainiak
Lapurretak ikuskaria egingo du.
Hurrena, asteko emanaldi banarekin garatuko da Antzeztaun. Joxemari Carrere (irailak 30), Bazen Behin Clown taldea (urriak 7), Funes Troup hirukoa (urriak 14) eta Hiru Txilipurditan ataundarra (urriak 29) ariko dira.