Denboraldi eta logotipo berriak aurkeztuko ditu bihar Arri BKL-ek
Bihar, 11:30ean, Igartzan jarri du hitzordua Beasaingo Arri BKL saskibaloi taldeak. Guztiak elkarrekin La Salle ikastetxeraino kalejiran joan eta denboraldi berriaren aurkezpena egingo dute.Taldeen aurkezpena egitearekin batera, taldearen 50. urteurren...
Beasaingo saskibaloi taldeak taldeen aurkezpena egingo du larunbatean.
Bihar, 11:30ean, Igartzan jarri du hitzordua Beasaingo Arri BKL saskibaloi taldeak. Guztiak elkarrekin La Salle ikastetxeraino kalejiran joan eta denboraldi berriaren aurkezpena egingo dute.
Taldeen aurkezpena egitearekin batera, taldearen 50. urteurreneko ospakizunetarako logotipoa ere aurkeztuko dute.